Ongi etorri Euskadiko Liburu Ganbarara

EUSKADIKO LIBURU GANBARA Euskadin Liburu arloko profesionalen interesen ordezkaritza eta eragintza aurrera eramateko 1980. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da.Liburugintzan espezializatuak diren liburu denda, banatzaile, argitaletxe eta Arte grafikoak batzen ditu.

liburua_2

Euskadiko Liburu Ganbarak estatutuen bidez dituen helburu, konpetentzi eta funtzioak hurrengo hauek dira:

  1. Liburuaren merkataritza eta banaketa, produkzioaren garapen eta promozioa, argitalpen askatasun eta zabalkundea defendatuz.
  2. Elkarteko profesional eta enpresen interes amankomunen defentsa, sustapen, kudeaketa eta ordezkaritza, beraien aduana aitorpenak egiteko ahalmenarekin, Estatutuen arauen bidez.
  3. Lan eta zerbitzuak eratu, ekimenak garatuz, elkarteko profesionalentzat zein enpresentzat beharrezko direnean, komertzialak izan edo ez izan, beti liburu arloko profesionalen eraketa eta prestakuntzarako ahalegin berezia eginaz.
  4. Liburuarekin zerikusia duten kultur ekintza, erakusketa edota liburu azokak antolatu.
  5. Elkarteko profesional, enpresen eragintza eta Liburu arloaren ezagutzarako beharrezko diren dokumentazio eta estatistikak eratu eta prestatu.
  6. Herri Administrazioarekin elkarlanean -bere helburuak hobeto betetzeko beharrezko dituen ordezkatutako funtzioak hartuz- eta Liburuarekin lotutako erakundeekin elkarlanean aritu.
  7. Elkarteko profesional eta enpresen eragintzarako eta Liburu arloa ezagutarazteko egokiak izango diren dokumentazio eta estatistikak landu eta eratu.
  8. Desleial eta zilegi ez den konpetentzia baztertu eta ezetsi forma eta agerpen guztietan.

Azken Berriak

Bazkidetu

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko hemen dituzu gure datuak.

  • Tel: 94 476 43 13
  • Fax: 94 476 19 80
  • Email: info@camaralibro.es
  • Helbidea: Lehendakari Aguirre 11, 3º - 48014 - Bilbao

Copyright © 2014 Cámara del Libro de Euskadi - Euskadiko Liburu Ganbara. Eskubide guztiak gordeta.